XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bestalde (orain arte heldu ez diogun zerbait aipatuz), Lukuk berak ere euskararen eliz erabilpenari buruz ez zuen deus esan bere Sinodo-arauetan (1553/1555), eta ohore hori ondoko mendeko Gotzainei zor zaie (Pedro Manso de Zúñiga, 1594-1612; Pedro de Lepe, 1686-1700).
Hala ere, Bernal Doktorea aitzindaria izan zela esan behar da: euskararen eliz beharra aitortuz ez ezik eliz erakunde euskaldun azkar baten premia ere aurrikusi edo barruntatuz.
Euskal Herriko eta bertotik kanpoko Gotzain-hirietan izan ditugun Apezpikuen artean
Izan ere, mundura eta herriartera buru-bihotz izan zen: Eliza unibertsalera (Trento), garaiko korronte intelektualetara (humanismoa, erasmismoa), munduan suertatzen ari ziren gertakari handietara (Aurkikunde kolonialak, Amerikako ebanjelizatzea, Eliza kristuen erreformak).
Lukuk, garaiko
Jakingarri gertatzen da, bestalde, XVI. mende hartan gure zenbait gidari erlijioso elkarrengandik zein gertu aurkitu zen ikustea, bizi izandako gertakarietan eta baita garaiko arazo handiei erantzutean ere, munduan sakabanatuta baina sorterrira begira: Erromatik nahiz Trentotik Begoña edo Lukura, Mexikotik Durangora edo Arantzazura, eta geure herrira bezala herri aurkitu berrietara.
Euskal Herria gidatu duen eliz Hierarkiaren historia modernoan Gotzainik buruz jantzienetakoa izan dugu Luku, eta agian gure herriaren funtsezko kultur eskubide bati begiramenik abegikorrenetakoa izan diona.
Zoritxarrez, berehalako ondokoek ez zituzten adore, gogo eta buru-argitasun berak jarri, behar zen ahaleginean.
Kontrarreforma ez zuten gidatu Luku edo Etxaus bezalako
Esan behar da hizkuntzarekiko begirapuntua betiere pastorala zela Luku-rengan, hau da, Elizaren beraren helburuetara zuzendua, eta ez herrien funtsezko eskubide beregainetatik behatu eta zuzenean berorien mesedetan norabideratutako politika.
Urrun zegoen Luku, artean, gaur egungo inkulturazio-teoria teologikoetatik, eta zer esanik ez, gaur egungo antropologia kulturaletik.
Jakitekoa izango litzateke, Ameriketako triskantza fisiko eta kulturala nola juzkatu zuen, eta jakitekoa ere, adibidez, beste euskaldun
Dena den, badakigu begi onez ikusi zuela Luku-ren lana Las Casas-ek; kolonialismo gordinetik albora egon zen, nonbait, Luku.